Odol erauzketa egingo da, datorren asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean
Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emango dute Pasai Antxoko Kultur etxean. Erauzketa 18:30ean hasiko da.
Pasai Antxoko Odol Emaileek iragarri dute datorren asteazkenean, hilak 16, erauzketa egingo dela herriko Kultur Etxean. Topaketa 18:30ean hasiko da, baina emaileek aurretik hitzordua hartu beharko dute, COVID-19ak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Abuztuan egin zen saioan 17 odol poltsa jaso ziren, eta hurrengoan zifra hau hobetzeko xedea dute elkarteko arduradunek; horretarako, jende gazteari bereziki (18 urtetik gorakoak, betiere) deia egin nahi izan diote erauzketarekin bat egiteko.