COVID-19agatik kutsatuen datua berriz ere gora: atzo, 25 positibo Oarsoaldean
Infektatu gehienak Errenteria-Oreretakoak dira, 18 orotara. Pasaian lau eri gehiago daude, Lezon bi eta Oiartzunen bakarra.
Azken egunetako beheranzko joera hautsi egin da COVID-19agatik gaixotu direnen datuetan: atzo (asteartea) 25 kasu gehiago atzeman zituzten Oarsoaldean. Horietatik 18 Errenteria-Oreretakoak dira (litekeena da Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako agerraldikoak horren barruan egotea), lau Pasaiakoak, bi Lezokoak eta bakarra Oiartzungoa. Astelehenean eskualdeko sei infektaturen berri eman zuten, larunbat eta igandean zortzi izan zirelarik.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko eta aurreko datuen berri ematen duen txostena. Osotasunean ikusteko klik egin jarraian dagoen estekan.