Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errenteria Atletismo Taldeak hasi du denboraldia

Osasun agintariek ezarritako neurri guztiak zorrotz beteta eta beste erakunde eta federazioetatik helarazitakoak errespetatuta hasiko du denboraldia Errenteria Atletismo Taldeak, kirolari guztien osasuna bermatzeko.

Korrika egiteko taldeak antolatu ditu EATk.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/09

Osasun agintariek ezarritako neurri guztiak zorrotz beteta eta beste erakunde eta federazioetatik helarazitakoak errespetatuta hasiko du denboraldia Errenteria Atletismo Taldeak, kirolari guztien osasuna bermatzeko. Aurten Beraungo estadioa berrituta itzuliko dira, gainera, udalak pistaren zati bat estali duelako, eta horrek batez ere neguan, kirolarien entrenamenduak erraztuko ditu.

Hilaren 17an, osteguna, hasiko dute denboraldia eta bost ekintza antolatu dituzte 2020-2021 denboraldiari begira. Eskola da horietan lehena. Benjamin, Kimu eta Infantilei begira, urriaren 1ean abiatuko dute, eta eskolako federatuek, berriz, hilaren 17an hasiko dituzte entrenamenduak. Eskolan parte hartzen dutenek, kirola modu osasungarri eta atseginean ezagutzeko aukera iznago dute, eta atletismoaren modalitate ezberdinak izango dituzte eskura horretarako: abiadura, jauziak, hesiak, jaurtiketak eta iraupen probak. Bi astez konpromisorik gabe probatzeko aukera izango dute. Entrenamendu egunak mailaren araberakoak dira, eta horrela, benjaminek (2011-2012) asteazken eta ostiraletan dute entrenamendua 17:30etik 18:30era; kimuek (2009-2010) asteazken eta ostiraletan 17:30etik 18:30era; eta infantilek (2007-2008) astelehen, ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 19:30era.

Bigarren eskaintza, berria da, Carfit taldea. Gazteei begirako aire libreko entrenamendu funtzionala da, eta 14 urtetik gorako gazteei begirakoa da. Indarra, tonifikazioa eta abiadura landuko dituzte.Entrenamendu egunak astearte eta ostegunetan 17:30etik 18:30era eta asteazken eta ostiraletan 18:30etik 19:30era.

Federatuen taldea 14 urtetik gorakoentzat da eta adin txikikoen eta masterren taldeak dituzte. Entrenamenduak astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan dira 17:30etik 19:00etara.

Running talderen bidez kirol errendimendua hobetzeko teknikak landuko dituzte eta astearte eta ostegunetan entrenatuko dute hilaren 17an hasita 13:30etik 14:30era, 17:30etik 18:30era, eta 19:00etatik 20:00etara. Azkenik entrenamendu funtzionaleko taldea abiatuko du Errenteria Atletismo Taldeak hilaren 16an. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan egingo dituzte orduteghi zabal batekin: 09:30etik 10:30era, 13:30etik 14:30era, 17:30etik 18:30era; 18:30etik 19:30era eta 19:30etik 20:30era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.