Bigarren eskuko bizikleten azoka egingo dute hilaren 18an
Zumardiak hartuko du hilaren 18an, ostiralarekin, 16:30etik 20:00etara. COVID-19aren pandemia dela eta, osasun publikoaren prebentziorako neurri bereziak hartuko dituzte, guztientzat jarduera ziurra izan dadin.
Errenteriako Udalak bigarren eskuko bizikleten azoka antolatu du . Zumardiak hartuko du hilaren 18an, ostiralarekin, 16:30etik 20:00etara. COVID-19aren pandemia dela eta, osasun publikoaren prebentziorako neurri bereziak hartuko dituzte, guztientzat jarduera ziurra izan dadin.
Azokaren barruan, gordailu zerbitzua izango da 15:00etatik 16:30era. Aurtengo azokan bizikletak eta patineteak baino ez dira hartuko, eta norberak saldu nahi duena eraman beharko du eta antolakuntza taldeari utzi. Aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da, eta horretarako 943 670 249 telefono zenbakira deitu behar dute; hitzordua emango diete bertan, azoka egunean itxarote ilarak sortzea saihesteko. Ez da onartuko 500 euro baino prezio garestiagorik.
Salmentaz antolakuntzako kideak arduratuko dira, saldutakoaren dirua jabeei emanez, eta saldu gabeko artikuluak itzuliz. Aurten ere, beraz, bizikletak prezio ezin hobean eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.
Uneoro azokaren aforoa zainduko da eta horri begira, bisita txandak emango dira azoka gunean bertan 15:00etan hasita. Ezinbestekoa da musukoa eramatea. Halaber, salduko diren bizikleta eta patineteak desinfektatu egingo dituzte salgai jarri aurretik. Azokan parte hartzeko adin nagusikoa izan behar da eta datuak eman behar dira, nortasun agiria eta telefono zenbakia.