Azken hiru egunetan 36 COVID-19 kasu zenbatu dituzte Oarsoaldean
Horietako gehienak, Errenteria-Oreretan izan dira, hogeita bat guztira. Oiartzunen ez da kutsaturik izan azken hiru egunetan.
Ostiraletik igande gauerdira arte zenbatutako COVID-19 kasuen berri eman du gaurko txostenean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horren arabera, ostiraletik igandera arte 36 kasu hauteman dituzte. Horietako gehienak, Errenteria-Oreretan izan dira, hogeita bat guztira: ostiralean sei COVID-19 positibo zenbatu zituzten, zortzi larunbatean, eta bost atzo.
Pasaian, berriz, hamahiru positibo izan dira azken hiru egunetan ( bots ostiralean, zazpi larunbatean eta bat atzo). Lezon bi baino ez dituzte zenbatu, biak larunbatean; eta Oiartzunen, bikain, ez dute kasu bat bera ere hauteman azken orduetan.
Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzatik ere berri onak heldu dira azken orduetan. Ez da azken orduetan kutsatu gehiagorik izan agerraldi horretan. Ostiralean, hamasei ziren COVID-19an positibo ziren egoiliarrak Gabierrotako egoitzan.
Hemen sakatu txostena osorik ikusteko.