Oum taldearen ordez Gabacho Maroc arituko da Atlantikaldian
Marokon koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta, Oum taldeak ezin izango du Atlantikaldian parte hartu.
Marokon koronabirusak eragindako osasun larrialdia dela eta, Oum taldeak ezin izango du Atlantikaldian parte hartu. Larunbat arratsaldean ziren emanaldia egitekoak Fanderiako pistan, baina ezingo dute. Talde marokoarrak, Alos Quartet euskal taldearekin aurreikusita zuen Itsas Elkarrizketa, beraz, bertan behera gelditu da.
Ez da baina, hutsunerik izango aurkeztutako kartelean eta programatutako emanaldiak sei izango dira. Oum taldearen ordez, Gabacho Maroc taldea igoko da oholtzara, eta Ainara Ortega abeslaria izango dute lagun.
Hilaren 26an, 19:00etan izango da emanaldia. Gabacho Maroc taldeak musika marokoarra, eragin gnawuarrak, musika afrikarra eta jazza nahasten ditu.