Bote Luzeko bigarren jardunaldian, gipuzkoarrak nagusi
Txosteko pilotariak dituen Gipuzkoako taldeak Senpereko taldea garaitu du. Asteburuan hasiko da errebote txapelketa.
Pasa den asteburuan jokatu zen Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketako bigarren jardunaldia. Gipuzkoako taldeak —tartean dira Txosteko pilotariak— Senperekoa garaitu zuen, 9-2ko emaitzarekin. Honakoak dira partiden emaitzak:
Larunbatean, Sarako errugbi zelaian
- Gipuzkoa bat 9 / Iparralde (Senpere 2) 2.
Igandean, Itxasun
- Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia 2, 9.
Igandea, Donapaleun
- Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia 1, 8.
Errebote txapelketa
Enrike Abril Errebote Txapelketaren 57. ekitaldia datorren asteburuan hasiko da. Txostek Behar Zanaren bisita jasoko du igandean, Madalensoron, 11:00etan hasita. Bi ordu lehenago hasiko da Noizbait eta Behar Zanaren arteko partidan.
Zortzi talde ariko dira nor baino nor, bi multzotan banatuta. Tartean arituko da Oiartzungo Txost Pilota Elkartea, eta Gipuzkoako hiru ordezkarietako bat izango da; beste bost taldeak Lapurdikoak izango dira. Finala Madalensoron jokatuko dute, dena ongi bidean, urriaren 18an.