'Hazilan14' enplegua lortzen laguntzeko programan izena eman daiteke
Izen ematea zabalik izango da hilaren 25a arte. Egitasmoa 20-44 urte bitartekoei dago zuzenduta eta prestakuntza prozesua nahiz aldi baterako praktikak eskaintzen ditu.
Hazilan14 Oarsoaldea egitasmoan izena emateko epea zabalik izango da hilaren 25a arte. Programa 20 eta 44 urte arteko tituludunei (goi mailako formakuntza edo unibertsitateko titulua) dago zuzenduta, betiere hauek langabezian baldin badaude.
Iniziatibaren helburua gazteak enplegu bilaketan laguntzea da, 80 orduko prestakuntza prozesu baten bidez eta norbere profil profesionalarekin lotura duen enpresatan aldi baterako praktikak eskainiz.
Izena eman daiteke hemen klik eginez eta informazio gehiago eskura dezake nahi duenak 943 40 41 01 edo 943 51 02 00 telefono zenbakietara deituz, edota helbide elektronikora mezu bat bidaliz.