Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburuan dena du irabazteko Hibaikak

'Madalen' trainerua Euskotren Ligara igotzeko play-offean izango da, Hondarribiarekin, Tolosaldearekin eta Caborekin batera.

Hibaikakoak, Kontxan. Argazkia: Hibaika AE.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2020/09/18

Bihar (larunbata, 18:20an) Bermeon, eta etzi (igandea, 11:40an) Portugaleten sasoiko azken bi estropadak jokatuko ditu Hibaikaren emakumeen traineruak. Euskotren Ligara igotzeko play-offean arituko da Hondarribia, Tolosaldea eta Caborekin batera. Bi erlojupekoetatik ateratzen diren emaitzetatik, ontzi bakarrak izango du eskubidea 2021eko sasoian emakumeen arraun liga gorenean aritzeko. Dena du irabazteko Hibaikak asteburuan, galtzekorik ez. Aupa Hibaika, zuekin dena da posible izenburuko babes kanpaina egin dute egunotan herrian. Hori bada: zuekin dena da posible.

Ligako azken esprintean lortu zuen Madalen ontziak play-offera sailkatzea. Beharbada, igotzeko aukeraren bila joatea ez zen aurtengo lehentasuna, baina zorioneko plan aldaketa egin behar izan dute arraun elkarteko zuzendaritzakoek. Hoberakoa, nola ez. Amesten hasi ziren play-offerako postua lortuta ETE Ligan bigarren izanda, ametsak Kontxan jarraitu zuen, eta asteburuan buka daiteke. Ziurra da, ordea, mailaz ez igotzea ez dela amesgaiztoa izango.

Aurrean bi traineru oso indartsu, eta Hibaikaren mailatik atzerago egon daitekeen bat izango dituzte.

Hondarribia Euskotrenen ibilitakoa da aurten ere, goi mailan. Tripulazio ona dute, nahiz eta aurten ez zuten espero hain erraz joatea liga nagusiko azken postura. Edonola ere, berdeek iazko play-offean ere parte hartu zuten, eta di-da erako kanporaketa hauek zer diren badakite.

Tolosaldea ETE Ligan oso nagusi izan da, nahiz eta ez dituen bandera guztiak irabazi; Hibaikak badaki zerbait hortaz. Beraz, horietatik hurbil izatea da errenteriarrek bihar eta etzi egin behar dutena, igotzeko aukerak berehalakoan joan ez daitezen. Tolosaldetik hurbil izateak, Hondarribia ere hurbil izatea ekarriko luke. Tolosaldeakoak beti izan dira garaile aurten Hondarribia eta Hibaikarekin bat egin dutenean estropada berberean.

Cabotaz informazio askorik ez dago. Jakina dena da Kontxako sailkapen estropadan Madalen traineruaren atzetik gelditu zirela galiziarrak, eta adibidez, Galiziako Ligaren irabazle izan  direla; hori bai, gizonen luzerako estropadak egiten dituzte han, eta baliteke euren kontrakoa izatea bi luzeko lehia.

Jarraian, sasoian Gipuzkoako hiru traineruek bat egin duten estropadetan izandako emaitzak, eta Kontxako sailkapenekoa, analisirako aurrekari gisara. Testuan play-offean daudenen artetik lehena zein izan zen (ez estropada horien irabazlea) azaltzen da, eta jarraian play-offean dauden gainontzeko traineruak zenbatera iritsi ziren (segundoetan):

  • Gipuzkoako Txapelketa (uztailaren 15ean): Tolosaldea, Hondarribia (+25), Hibaika (+47).
  • Kontxako sailkapen estropada (irailaren 2an): Tolosaldea, Hondarribia (+9), Hibaika (+20), Cabo (+30, ez zen Kontxarako sailkatu).
  • Kontxako lehen jardunaldia (irailaren 6an): Tolosaldea, Hondarribia (+1), Hibaika (+4).
  • Kontxako bigarren jardunaldia (irailaren 13an): Tolosaldea, Hondarribia (+7), Hibaika (+16).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.