COVID-19, atzoko datuak: Errenterian hamalau kutsatu gehiago, hiru Pasaian
Osasun Sailak emandako datuen arabera Errenterian eta Pasaian gaixo gehiago zenbatu dira. Oiartzunen eta Lezon ez da kutsaturik izan.
COVID-19agatik Oarsoaldean kutsatu direnen kopurua berriz ere gora. Atzo antzemandako positiboak Errenteria-Oreretan (hamalau) eta Pasaian (hiru) jaso ditu Osasun Sailak. Lezon eta Oiartzunen (hirugarren egunez jarraian) ez da gaixo gehiagorik zenbatu. Beraz, atzo, eskualdean, hamazazpi infektatu gehiagoren berri izan zuten osasun agintariek.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko eta aurreko egunetako datuen berri ematen duen txostena. Bertan datu nagusi bat dago jasota: atzokoan Euskal Autonomia Erkidegoan 9.166 PCR proba egin ziren, eta horietatik 519k emaitza positiboa eman zuten (%5,66).
Jarraian, Osasun Sailak gaur landu duen txostena osotasunean.