Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oroimin: sorkuntzatik atzera begirada

Amonei aitortza egin diote sorkuntzatik Ainhoa Redondo ilustratzaileak eta Saioa Matxain moda diseinatzaileak. ‘Oroimin’ proiektua abiatu dute, eta arrain saltzaileen estanpazioarekin jantziak sortzea izan da lehen urratsa .

Saioa Matxain eta Ainhoa Redondo
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/18

Aspaldian gogoa zuten elkarlana egiteko Torrekuan dauden sortzaileek. Diziplina ezberdinak jorratzen dituzte eta nahasteko, saretzeko eta komunean aritzeko asmoaren ondorio da Oroimin. Proiektuaren atzean Aihoa Redondo ilustratzailea eta Saioa Matxain moda diseinatzailea daude. «Oihalgintzan raporttak egiten ikasteko gogoa nuen —azaldu du Redondok—, oihalean estanpatu bat errepikatzea. Probatu nahi nuen eta Saioari galdetu nion ea animatzen zen nirekin aritzera. Baietz erantzun zidan eta lanean hasi ginen».

Biak emakumeak izanik argi izan zuten bidea, eta proiektuak emakumeekin lotutakoa behar zuela izan erabaki zuten. «Emakumeen indarra aldarrikatzeko birramona eta amonen garaira iritsi ginen, haiek ere lan handia egin zutelako, aitortu gabea», dio Redondok. Ezkutuagoa zela haien garaian emakumeen lana nabarmendu du Matxainek, «baina egiten zuten, eta nola gainera, etxean eta etxetik».

Nekazari, abeltzain, arrain saltzaile… Lanbide ugari topatu zituzten amonekin lotuta, eta norbere errealitatetik abiatuta, arrain saltzaileak aukeratu zituzten Oroimin proiektuaren lehen urrats gisa. «Arrain saltzaileen pregoi lehiaketan hartu zuen parte birramonak, argazkiren bat edo beste badut —azaldu du Redondok—, eta orduan are eta gogo handiagoarekin egin nuen lan hau».

Diseinu eta marrazki asko egin ondoren, ukitu modernoagoa ematea erabaki zuten biek, eta buruak aukeratu zituzten, emakume buruak ahoa zabalik, arrain saltzaileak salmentan ari ziren unea irudikatzeko. Estanpatua sortu zuten ondoren.

Hainbat jantzi sortzea zuten helburu proiektuaren barruan, alkandora eta soinekoa tartean. Azken hori ez dutela gehiegi zabaldu dio Matxainek: «Produkzio horretan sartzea garestitzen duelako azken emaitza, eta aztertu behar dugu, prezio lehiakorra lortu. Hori kontuan hartuta, kamiseta eta poltsekin hastea erabaki genuen».

Horiek dituzte salgai, kotoi organikoan estanpatutako kamiseta eta poltsak, baita estutxeak ere. Mimoz, maitasunez eta oroiminez egindako lana da hasieratik amaierara arte, eta batez ere, aitortza izan nahi du, birramonei eta amonei eginiko onarpen keinua, sorkuntzatik.

Orain arte, alkandorak, soinekoak eta gonak ere eskatu dizkiete Redondok sortutako estanpazioarekin eta Matxainek neurrira eta eskuz jositakoekin. «Produktu horiek bereziagoak dira, ezin ditugu kamisetak eta poltsak bezala sortu. Marka txikiek beti dugun arazoa da», zehaztu du Matxainek: «Oihala merkeago saltzeko metro asko eskatzen dizkigute, eta bakarra egitea hamar egitea baino garestiagoa da. Prezioa konpetitiboagoa izateko apustu handiagoa egin behar dugu. Moda mundua halakoa da».

Momentuz, beraz, kamiseta, poltsa eta estutxeak dituzte salgai. Amonei aitortza da, baina nahigabe ere, COVID-19aren testuinguruan eta maskaren erabilerarekin, sortu duten estanpazioa aldarrikapen ere bihurtu da, «ahoa zabalik dute gure arrain saltzaileek, pregoilari dira; egun ahoa estalita daramagu maskarekin egoerak derrigortuta».

Arrain saltzaileek segida izango dute; nekazariak, sagardogileak, abeltzainak… Oraindik ez dute argi zein izango den sortuko duten hurrengo estanpazioa, baina lanean jarraituko dute, «egungoa bizi, baina iraganekoa balioan jartzeko ere». Produktuak erosteko Torrekuako Matxainen tailerrera edo Albaolara jo daiteke.

Banakako proiektuak
Oroimin proiektu komuna da, elkarlana, baina Redondok eta Matxainek proiektu propioak dituzte bakoitzak bere sormen alorrean. Matxain antzerkirako jantzigintzan dago zentratuta, baina neurrira ere josten du eta bere proiektu kutuna du: Sai Suo marka: «Aurten gauza asko nahi nituen egin eta COVID-19arekin gelditu egin da dena. Helburua aurten nire markaren barruan bilduma txiki bat ateratzea da». Web orrian kontsulta daiteke Matxainen lanaren gaineko informazioa.

Redondok Errenteriako Alde Zaharrean abiatuko du proiektua epe laburrean «dena ondo bidean». Bere tailer propioa muntatuko du eskolak emateko eta ilustratzaile lanarekin jarraitzeko. Orereta eta Erdiko kalea artean izango du tailerra, eta konfinamenduak atzeratu badu ere, bere proiektua urte amaiera baino lehen nahi du martxan izan. Redondoren lanaren gaineko informazioa web orrian kontsulta daiteke.

Oroimin proiektua izaten ari den erantzunarekin pozik daude; elkarlanean jarraituko dute. Herritarrak animatu dituzte bertako sortzaileengana jotzera, eta haien lana sustatzera. Hezkuntza sortzaileari erreparatu dio Redondok: «Ikastetxeetan oso gutxi lantzen den hori, eskola orduz kanpokoetan landu beharra dago. Pertsona sortzailea aberatsagoa da bizitzan, egunerokotasunean, besteekiko harremanetan, eta erabakitzaileagoak dira. Sormena oso garrantzitsua da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.