Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zail du San Pedrok, ez ezinezko

Eusko Label Ligara igotzeko play-offa izango du jokoan San Pedrok asteburuan. Zarautz, Pedreña, Ares eta Samertolameu izango ditu aurrean.

Igoeraren bila doaz moreak. Argazkia: Sanpedrotarra AE.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2020/09/18

Eusko Label Ligara igotzeko play-offa izango du jokoan asteburuan San Pedrok. Bihar Bermeon (18:30) eta etzi Portugaleten (12:00) erlojupekoak jokatuko ditu kontrario izango dituen beste lau traineruekin: Zarautz, Pedreña, Ares eta Samertolameu. Bost traineru, eta 2021ean gizonen arraunaren goren mailan egoteko bi plaza. Zail du Libia ontziak bi horietako bat eskuratzea, baina ez da ezinezkoa.

Sasoi hasieran, beharbada, sanpedrotarrek ez zuten espero play-off postua lortzea. Bazekiten traineru orekatua zutela, eskarmentudunen eta gazteen arteko nahasketa zutela, baina KAE1 Ligan hain goian eta banderak irabaziz egotea, ziurrenik, ez zegoen Mikel Arostegi entrenatzailearen planik baikorrenetan. Baina hala izan da, aukera bat dute iaz galdutakoa urtebete geroago berreskuratzeko. Eta aukerak baliatzeko dira.

Aurrean izango dituzten traineruen artean Zarautz eta Pedreña bi plazak eskuratzeko faboritoen zerrendan daude, adituen arabera. Baina San Pedroren potentziala ez da gutxietsi behar inolaz ere, uretan egonik azaldu behar delako norberaren benetako maila. Erlojupekoak izanik, kaleen arteko alderik ez; ikusi beharko da mareen eragina zein den.

Galiziako bi ontzietaz ez dago erreferentzia askorik. Jakina da Galiziako Ligan bi lehenak izan direla eta hori zerbaitegatik izan dela. Baina bostak elkarrekin izan diren estropada bakarrean, Kontxarako sailkapen estropadan, play-offean dauden bost traineruen artetik azkenaurren eta azkena izan ziren Galiziakoak, ez alde handiarekin, ordea. Beraz, haiekin ere kontuz.

Aurtengo lehiaketa ofizialetan behin izan dira bost traineruak elkarrekin lehian, irailaren 3an, Kontxarako sailkapenean. Orduko hartan, bosten artetik Zarautz izan zen azkarrena 20:16ko denborarekin, bigarrena Pedreña zarauztarrekiko 18 segundo geroago, hirugarrena San Pedro (+22), laugarrena Samertolameu (+28) eta azkena Tiran (+32).

Gipuzkoako Txapelketan (uztailaren 15ean), ordea, elkarrekin izan ziren Zarautz eta San Pedro. Enbata ontziak Libia baino sei segundo lehenago bukatu zuen lana.

Bestalde, KAE1 Ligan izan dira elkarrekin aurten Pedreña eta San Pedro. Joseba Fernandezek entrenatzen duen ontzia maiz izan da sanpedrotarren aurretik.

Beraz, esandakoa: San Pedrok igoera zaila du, baina borrokarik gabe, ezin jakin noraino iristeko aukera duen bakoitzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.