Leteren omenezko 'Hesia urraturik' kontzerturako sarrerak eskura daitezke
Abenduaren 5ean Donostiako Kursaalen Joxan Goikoetxeak zuzendutako emanaldia eskainiko dute, goi mailako hainbat kantarirekin.
Datorren abenduaren 5ean, igandearekin, Xabier Leteren omenezko oratorio sinfoniko korala estreinatuko dute Donostiako Kursaalen. Joxan Goikoetxeak musikari eta konpositoreak sortutako Hesia urraturik. Xabier Lete in memoriam ikuskizuna 20:00etan hasiko da.
Oiartzungo Udalak lagundu du emanaldia, eta horregatik, oiartzuarrek sarrerak herrian bertan erosteko aukera izango dute. Gaur arratsaldetik hasita, urriaren 10era arte daude salgai, Urrats paperdendan.
Hesia urraturik omenezko kontzertuak goi mailako parte hartzaile asko izango ditu. Juanjo Oconek zuzendariaren aginduetara arituko dira Landarbaso Abesbatza, Kaabestri Ensemble hari taldea, Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Beñat Egiarte tenorea.
Kontzertuaren bezperan hamar urte beteko dira Xabier Lete poeta, idazle eta abeslari oiartzuarra hil zela, 66 urte zituela.