Oihane Maritxalar ikaslearen narrazioak aipamena jaso du Azkue Sarietan
Haurtzaro Ikastolako ikaslea da Maritxalar. Ikastetxe hori izan da lehiaketara lan gehien aurkeztu dituena, 164 bidalita.
Pasa den ostiralean banatu zituzten, Bilbon, Azkue Sariak. Euskaltzaindiak antolatzen du haur eta gaztetxoentzako literatur sari hori, 1991tik. Sari banaketa 2019ko ekitaldiari dagokiona da.
Lan gehien aurkeztu duen ikastetxea Oiartzungo bat izan da. Zehazki, Haurtzaro Ikastolako ikasleek 164 lan aurkeztu dituzte bertara. Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik —bosgarren eta seigarren mailak— DBHko laugarren mailara arteko ikasleek bidali dituzte beren idazlanak.
Horien guztien artean, epaimahaikideen aipamena jaso zuena Oihane Maritxalar Egilegor DBH2ko ikaslea izan zen. Eskumuturreko saltzaileak lanagatik saritu zuten Oihane Maritxalar.