2020/9/22

matriuska oiartzun

Oiartzungo antzerkizaleak igandean hasiko dira arnasa hartzen

Martxotik etenda egon ondoren, 'Matriuska' antzezlanarekin hasiko da antzerki denboraldia. Sarrerak Kastron eros daitezke, goizetan.

lanera bizikletan

Lanera bizikletan joatea sustatuko du proiektu aitzindari batek

Mugikortasunaren astearen barruan aurkeztu dute 'Lanera bizikletan' egitasmoa, erakundeek eta tokiko eragileek bultzatuta.

Bi enplegu plan, 160 kontratazio sustatzeko

Langabeei begirako 160tik gora kontratazio sustatuko ditu Errenteriako Udalak Lanbideren bidez bideratuko diren bi enplegu planekin. Enplegu plan orokorra da bata; bestea, Gazte Enplegu plana.

xabier lete irudia

Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketarentzako irudia sortu dute

Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbidek sortu du irudia, Xabier Leteren inizialetan oinarrituta. Iazko lan sartiuak banatu dituzte herriko ikasleen artean.

Ondartxo pasealekuko segurtasun lanak udalak egingo ditu

Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.

gipuzkoa bat

Gipuzkoarrik ez da izango bote luzeko txapelketako finalerdietan

Gipuzkoa Bat taldeak asteburuko partida galdu du, eta ezin izan du ligaxka pasatu eta azken fasean egon.

autoa zerga

2021eko zergak izoztea proposatu du Lezoko PSE-EEk

COVID-19ak izandako eragin ekonomikoak aztertu ondoren, udal gobernu sozialistak datorren urteko zerga, tasa eta prezio publikoak blokeatzeko proposamena egin du.

Ingurumen Aholku Kontseiluak bilera egingo du bihar

Saioa 18:00etan izango da Reina Aretoan segurtasun neurriak bermatuta.

Osasun eta edertasun establezimenduak sustatuko ditu bi astez Bizi Errenteria iniziatibak

Hirugarren dinamizazio kanpainaz gain, beste ekintza bat jarri du martxan udalak Bizi Errenteria Iniziatibaren barruan. Ile-apaindegiak eta liburu dendak batu ditu horretarako.

Altzaten, ikastaroak daudenean hitzordua eskatu behar dute erabiltzaileek

Ikastaroak astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 tartean dira, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Segurtasuna bermatzeko neurria da.

albert camus izurria

Irakurketa Taldeak astebete atzeratu du ikasturte hasiera

Gaur egitekoa zuten saioa, baina astebete atzeratuko dute. Hilaren 29an hitz egingo dute Albert Camusen 'Izurria'-ri buruz.

Endika Zaldua izango da 'Erreka'-ren entrenatzaile

Gazte-gaztetatik klubean ibilitakoa da Zaldua. Arraunlari eta lemazain lanak egiteaz gain, harrobiko taldeen entrenatzaile izandakoa da.

Ibilgailu hibridoa udaltzainek erabiliko dute herri barruko joan etorrietan.

Lau gizon atxilotu dituzte bi lapurreta egotzita

20, 21, 26 eta 27 urte dituzte atxilotuek eta aurrekariak dituztela azaldu du Segurtasun Sailak. Epailearen aurrera eraman zituzten atzo bertan; laurak espetxera bidali ditu.

Gehiago