Gipuzkoarrik ez da izango bote luzeko txapelketako finalerdietan
Gipuzkoa Bat taldeak asteburuko partida galdu du, eta ezin izan du ligaxka pasatu eta azken fasean egon.
Asteburu honetan bukatu dute Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketako ligaxka fasea. Gipuzkoa Bat taldeak etxean, Madalensoron, jokatu zuen partida, eta garaipena ezin izan zuten eskuratu. Aurreko bi jardunaldietan porrot eta garaipen bana lortu zuten Txosteko pilotariak dituen taldeak, eta, ondorioz, ezin izan dute txapelketaren azkeneko fasera .
Berrizen (Bizkaian) jokatuko dituzte finalerdiak. Bizkaiko bi taldeak pasatu dira, eta Ipar Euskal Herriko ordezkariak Senpereko lapurtarrak eta Amikuzeko baxenafarrak izango dira.