2021eko zergak izoztea proposatu du Lezoko PSE-EEk
COVID-19ak izandako eragin ekonomikoak aztertu ondoren, udal gobernu sozialistak datorren urteko zerga, tasa eta prezio publikoak blokeatzeko proposamena egin du.
Lezoko PSE-EE alderdiak azken hilabeteetan herrian izan den eboluzio ekonomikoa aztertu ostean, 2021eko zerga, tasa eta prezio publikoak izozteko proposamena egin du. Aipatutako neurriek “familia eta enpresek duten presio fiskala ez handiagotzea” suposa lezaketela nabarmendu du talde sozialistak, eta ideia gobernukide duten EAJri helarazi diote.
Jose Angel Sanchez, alderdiaren bozeramaileak, adierazi du proposamen horrek Koronabirusak lezoarren ekonomian eragindako galeretan eragina izango lukeela: “Hainbat sektorek jasan behar izan duten eboluzio txarrarekin lotuta, produkzio eta kontsumoari dagokionez”.
Prezioak blokeatzeak udal zerga guztietan izango luke eragina, besteak beste, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (OHZ), Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan (JEZ) eta baita Ibilgailu, Plusbalio eta Eraikuntzen likidazioetan.