COVID-19 kasuek behera egin dute
Oiartzunen ez dute kasurik zenbatu azken orduetan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/03/coronavirus-adobestock_318040586peterschreiber-media_.jpg)
Azken orduetan 11 positibo hauteman dituzte egindako PCR proben bidez Oarsoaldeko udalerrietan. Oiartzunen ez dute kasurik zenbatu azken orduetan. Errenteria-Oreretan sei COVID-19 kasu zenbatu dituzte atzoko 00:00ak arte Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak zabaldu duen gaurko txostenaren arabera. Lezon hiru COVID-19kasu atzeman dituzte, eta Pasaian, bi.
Osasun Sailaren gaurko txostena hemen kontsulta daiteke.