Endika Zaldua izango da 'Erreka'-ren entrenatzaile
Gazte-gaztetatik klubean ibilitakoa da Zaldua. Arraunlari eta lemazain lanak egiteaz gain, harrobiko taldeen entrenatzaile izandakoa da.
San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak jakinarazi du aurrerantzean gizonen Senior Mailako entrenatzaile Endika Zaldua izango dela. Entrenatzaile berria nor den jakinarazteaz gain, Jose Luis Kortari eskerrak eman dizkio klubak azken bi urteetan egindako lanagatik.
San Juan-Koxtapen ibilbide oso luzeko kidea da Zaldua. Beheko mailetatik izan da bertan arraunlari edo lemazain. Gainera, harrobiko arraunlarien entrenatzaile bezala ere jardun du antxotarrak. Eskarmentu handikoa da arraunaren munduan, beraz.