Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Osasun eta edertasun establezimenduak sustatuko ditu bi astez Bizi Errenteria iniziatibak

Hirugarren dinamizazio kanpainaz gain, beste ekintza bat jarri du martxan udalak Bizi Errenteria Iniziatibaren barruan. Ile-apaindegiak eta liburu dendak batu ditu horretarako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/22

Errenteriako Udalak Txoke eta Suspertze Planaren barruan antolatutako Bizi Errenteria iniziatibak bidea egiten jarraitzen du. Bertako saltokiak suspertzea eta babestea du helburu iniziatibak, herritarrak bertan eros dezaten dinamizatzea, eta lan hori, sektoreka egiten ari da. Osasuna eta edertasunarekin lotutako establezimenduen txanda heldu da orain eta bi astez horien dinamizazioa indartuko du.

Honakoa, hirugarren dinamizazio plana da —sei dinamizazio aurreikusi ditu iniziatibak orotara— eta salmenta gurutzatua bultzatuko du Errenteria-Oreretako osasun eta edertasun esparruan lan egiten duten establezimenduen artean txartel eskaintza erakargarri baten bidez, “15 eurotik gorako salmentek, txartel bat izango dute opari partaide den beste saltoki batean erabiltzeko—azaldu du udalak— Ekonomia zirkularra eta herritarren eta Errenteriako denda ezberdinen arteko dinamizazioa sustatzea da helburua”.

Dinamizazio plan honetan fisioterapia zentroak, hortz klinikak, ortopediak, optikak, ile-apaindegiak, makillaje profesionalak eta estetika zentroak dira partaide, besteak beste. Iraupena txartel kopurua agortu arte izango da, eta gozatzeko epemuga aurtengo abenduaren 31 izango da. 50 dira Bizi Errenteria iniziatibarekin bat egin duten osasun eta edertasun establezimenduak.

Ile apaindegian irakurketaz gozatzeko

Hirugarren dinamizazio kanpainaz gain, beste ekintza bat jarri du martxan udalak Bizi Errenteria Iniziatibaren barruan. Ile-apaindegiak eta liburu dendak batu ditu horretarako. COVID-19ak eragindako osasun larrialdia dela eta, ezinezkoa dute ile apaindegietan aldizkariak izatea. Horri erantzuteko, liburu dendetarako deskontu bat jasoko dute ile apaindegietako bezeroek. %10ekoa da deskontu hori eta Errenteriako Xenpelar, Noski, Rojas eta Mirentxu liburu dendetan izango dute deskontua liburu bat erosteko garaian. Kanpaina hilaren 21etik urriaren 15era arte izango da, eta helburua bertako saltokietan erosteaz gain, kulturaren kontsumoa eta irakurketa zehazki, sustatzea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.