Ondartxo pasealekuko segurtasun lanak udalak egingo ditu
Hilabeteko epean hasi nahi dute konponketekin. Lanek 300.000 euroko aurrekontua dute; ordainetan, jabeek, lursailak udalari eman beharko dizkiete.
Pasaiako Udalak San Pedroko farora eta puntetara doan bidean beharrezkoak diren segurtasun lanak egingo dituela iragarri du Nahikari Otermin, Hirigintza zinegotziak. Udal gobernuak luiziak jazo ziren lursailen jabeekin akordioa itxi du, eta 300.000 euroko aurrekontua duten lanak bere gain hartuko ditu (Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza bati esker, betiere); ordainetan, partzelen titularrek lur eremu horiek udalari emango dizkiote.
Segurtasun obrak hilabeteko epea baino lehen hasi ahal izatea da asmoa, eta hiru hilabeteko luzapena izango dutela aurreikusi dute. Oterminek nabarmendu nahi izan dute ibiltokia oso arriskutsu dagoela orain, harriak solte baitaude eta hainbat zuhaitz erortzeko zorian.