Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Badian Bizi taldeko kide bat epaitu dute, Olanori su-hautsa botatzeagatik

2018an Markel Olanori su-hautsa bota ziolako epaitu dute. Elkarretaratzea egin dute auzitegi kanpoan, portuko kutsadura salatzeko.

badian bizi epaiketa Hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren aurrean.
Erik Gartzia Egaña
Lezo
2020/09/24

Lezoko Badian Bizi Taldeak elkarretaratzea deitu du gaur eguerdian, Donostiako Auzitegiaren aurrean. Taldeko kide bat epaitu dute gaur, eta hari babesa emateko elkartu dira bertan, baita portuak sortzen duen kutsadura salatzeko ere.

2018ko azaroan, Markel Olano ahaldun nagusiak —beste hainbat agintarirekin batera— Herrerako pasabidea inauguratu zuen. Gaur epaitutako ekintzailea hurbildu zitzaion, eta su-hautsa bota zion Olanori. Hiru hilabete lehenago sua piztu zen Lezoko kaian, eta ke toxikoa isuri zuen.

Gaur izan da epaiketa, eta akusazio partikularrak hiru hilabeteko zigor ekonomikoa eskatu du, eguneko 30 euroko isunarekin —guztira 900 euro—. Fiskaltzak, berriz, hilabete bateko zigorra, eguneko hiru euro ordainduta —90 euro—.

Akusatua, “nahiko pozik”

Bistaren ondoren, akusatuak HITZAri adierazpenak egin dizkio. “Nahiko pozik” atera dela ziurtatu du. Aretoan Olano eta bera bakarrik egon direla jakinarazi du, eta bakoitzak bere argudioak plazaratu dituela.

Horrela, akusazio partikularraren arabera, ekintza hura egin izana ezin zitzaion “dohainik” atera, Olanori min emateagatik. “Niri, hala ere, ez zait dohainik atera. Ekintza egin ondoren Portu Agintaritzako kide batek mina eman zidan bizkarrean, eta astebete egon nintzen mugitu ezinik”, esan du gaur epaitu duten lezorrak.

Horrez gain, Olanok bere ohorea gutxietsi zuela salatu du. “Esan zuen ni psikologikoki gaizki zegoen pertsona bat nintzela, eta hori bada ordaintzeko modu bat”, gaineratu du. Azaldu duenez, Olanori “su-hauts gramo batzuk” besterik ez zizkion bota. “Portuaren inguruan bizi garenok tona asko irentsi behar izan ditugu”.

Bestalde, akusazio partikularraren arabera, protesta egiteko beste modu eta tokiak daude, eta erakundeak jarri ditu horren adibide gisa. Ekintzaileak gogorarazi du udal eta Batzar Nagusietan egon izan direla, baina ez dietela kasurik egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.