Kalteen konponketek 44.000 euroko gastua eragin dute, azken urtean, kutxa publikoetan. Alkateak pasaitarrei eskatu die horrelako ekintzak Udaltzaingoan salatzeko.
Dantza Festibalaren bigarren edizioak ikuskizun berritzailez josiko du Antxo, eta sentimenduz nahiz dantzaz Donibane. Denera sei emanaldi eskainiko dituzte, datorren aste bukaeran.
Eguraldia dela-eta bertan behera utzi ditu udalak Atlantikaldiaren barruan gaurko programatuta zeuden bi kontzertuak.
Alor askotan sortzen ari da Guillan. Bere lanik berrienetakoa ‘VHS’ eleberria da, Susa argitaletxearekin kaleratutakoa. Elkarrizketan ez da bere liburuari buruz hitz egitera mugatu.
Bizilagunen komunitatean egiten duen ekarpenarengatik, elkartasuna eta giro zoriontsua sortzeagatik atariko bizilagunen artean, aitortza jaso du Fernando Lopetegi Urangak.
Pasa den urte amaieran izandako luiziengatik Ondartxo pasealekua moztarazi zuten. Bidearen itxierak ez zuen inor ezaxola utzi: batzuentzat borroka izan da, besteentzat amesgaizto.
'Como hablar con chicas en las fiestas' filmaren emanaldia antolatu du zineklubak asteartean.
Oro har zerga eta tasak izoztea 2021ean, terrazen zerga ezabatzea, eta aurten ordainketarako udalak herritarrei eskaini dizkien ordainketarako erraztasunak datorren urtean ere mantentzeko eskatu dio gobernu taldeari.
Une honetan hamabost dira COVID-19an positiboak Gabierrotan kokatuta dagoen adinekoen egoitzan.
Hamar puntuko udalbatzarra egingo dute iraileko azkeneko egunean. Euskaraldia, Behemendi edo eskola kirola bezalako gaiak jorratuko dituzte.
Moriako pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea dela eta, Pasaiako Udalak Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatu die har ditzatela premiazko neurriak krisi humanitarioari erantzun aktiboa emateko.
Jantzien erakusketa egingo du zentroak, baina ez da horretara mugatuko, harago joan eta nortzuk ziren, lanbidearen gainekoak, eta zein garrantzia zuten Pasaiako portuarentzat azalduko du Kapitain Etxean bihar zabalduko duten erakusketa berriak.