Atlantikaldiako gaurko kontzertuak, bertan behera
Eguraldia dela-eta bertan behera utzi ditu udalak Atlantikaldiaren barruan gaurko programatuta zeuden bi kontzertuak.
Eguraldia dela-eta bertan behera utzi ditu udalak Atlantikaldiaren barruan gaurko programatuta zeuden bi kontzertuak. Haize bolada indartsuengatik hartu dute erabakia antolatzaileek, ikusleen segurtasuna lehenetsita. Gaur iluntzerako programatuta zeuden Guillem Roma eta Afrika Bibang eta Arat kilo eta Mad Muaselen emanaldiak beraz bertan behera utzi dituzte.
Biharko iragarpenen arabera eguraldiak onera egingo duela azaldu dute Atlantikaldiaren arduradunek, eta beraz, bihar programatuta dauden hiru emanaldiak iragarritako ordutegian izango direla gogorazi dute: 12:00etan Pedro Pastor eta Izaro izango dira Fanderiako tenis pistan; 19:00etan Gabacho Maroc eta Ainara Ortega; eta 21:30 Che Sudaka eta Huntza.