Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bateleren jantziak eta historia, Jantziaren Zentroan

Jantzien erakusketa egingo du zentroak, baina ez da horretara mugatuko, harago joan eta nortzuk ziren, lanbidearen gainekoak, eta zein garrantzia zuten Pasaiako portuarentzat azalduko du Kapitain Etxean bihar zabalduko duten erakusketa berriak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/25

Pasaiako Batelerak dira Jantziaren Zentroak aukeratu duen proposamen berria. Jantzien erakusketa egingo du zentroak, baina ez da horretara mugatuko, harago joan eta nortzuk ziren, lanbidearen gainekoak, eta zein garrantzia zuten Pasaiako portuarentzat azalduko du Kapitain Etxean bihar zabalduko duten erakusketa berriak.

Bederatzi batelera jantzik osatzen dute erakusketa hori; denak, koadroetatik, grabatuetatik edota argazkietatik erreproduzitutakoak dira, eta bi XVIII. mendekoak dira, hiru XIX. mendekoak eta bat XX. mendekoa. Jantzien ondoan, horiek egiteko erabilitako argazkiak daude.

Erakusketa girotzeko irudiak baliatu ditu, gainera, Jantziaren Zentroak eta horien artean Luis Paretek 1879. urtean margotutako Pasaiako badiako margo lana handitu eta horma batean aldetik aldera jarri du; irudi horretan, Pasaiako badia, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane.

Betelera gehienak Errenteria-Orereta eta Pasaiako emakumeak ziren, eta badiaren alde batetik bestera, edo itsasontzitik portura,  pertsonak edo merkantziak garraiatzen zituzten. Lau mendeetan zehar, emakumeen ogibide bihurtu zen. Horien gaineko aipamenik zaharrena 1615. urtekoa da, Lope De Vega idazleak aipatu zituen “lorez eta adarrez apaindutako txalupa arraunlariak”. Jantziez, eta irudiez gain, hamar idazleren testuak ere txertatu ditu erakusketan zentroak, tartean Pierre de Lancre inkisidorearenak; 1622an horrela deskribatu zituen: “Deabruarekin hitzarmena dute itsasaldiak aldatzeko eta ekaitzak altxatzeko”.

Izen abizenak zituzten batelerek, eta hori ere presente izango da erakusketan, jantziaren Zentroak 1615etik 1860era Errenteria-Oreretako eta Pasaiako artxibo historikoetako dokumentazioetan aipatzen direnak jaso ditu.

Larunbatean zabalduko dute erakusketa eta, doan ikus daiteke urriaren 25era arte. Ordutegia, hoankoa, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.