COVID-19a: Errenterian bost positibo gehiago, lau Pasaian, bi Oiartzunen eta bat Lezon
Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, atzo COVID-19agatik positibo eman zutenen kopurua hamabi pertsonatan hazi zen Oarsoaldean.

Ez dira joan den asteko datu altuak, baina oraindik ere kontuan hartzeko moduko eragina izaten ari da koronabirusa Oarsoaldean. Atzoko datuak: Errenteria-Oreretan bost positibo gehiago atzeman zituzten, lau Pasaian (bina Antxoko eta San Pedro-Trintxerpeko osasun eremuetakoak), bi Oiartzunen eta bakarra Lezon.
Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko, eta azken zazpi egunetako datuak ematen dituen txostena. Ondoko estekan oso-osorik jaso daiteke.