Film ausart, desberdina eta musikala, OzZinemaren proposamen berria
'Como hablar con chicas en las fiestas' filmaren emanaldia antolatu du zineklubak asteartean.
Zinema aretoetara normalean heltzen ez diren filmak aukeratzen ditu OzZinemak, harri bitxiak kasu gehientsuenetan zinemazaleen gozamenerako. Oraingoan ere, halako batekin dator zinekluba: Como hablar con chicas en las fiestas. Jon Cameron Mitchelek zuzendaria, musikaz eta punk sentimenduaz baliatzen da , gaztetasuna, lehen maitasuna, eta musikarekiko grina oinarri hartuta istorioa kontatzeko. Cannesen estreinatu zuen Cameronek filma 2017an eta beste emanaldiren bat eginda, arrastorik utzi gabe desagertu zen filma.
Neil Gamanen konta,kizun labur batean oinarrituta dago filma.
Hilaren 29an, asteartean, emango dute filma Niessen zinemetan. Saiorako sarrerak 4 euroan eros daitezke Niessen Kulturguneko leihatilan. Emanaldian segurtasun neurriak beteko dira.