Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gurutze Gorriaren Osasunaren Sustapena saria jaso du Fernando Lopetegi Urangak

Bizilagunen komunitatean egiten duen ekarpenarengatik, elkartasuna eta giro zoriontsua sortzeagatik atariko bizilagunen artean, aitortza jaso du Fernando Lopetegi Urangak.

Jose Antonio Fernandez eta Fernando Lopetegi, gaurko omendua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/25

Bizilagunen komunitatean egiten duen ekarpenarengatik, elkartasuna eta giro zoriontsua sortzeagatik atariko bizilagunen artean, aitortza jaso du Fernando Lopetegi Urangak. Errenteria-Oreretako Gurutze Gorriak Lopetegiri eskaini dio Osasunaren Sustapena saria. Gaur eguerdian egin dute diploma emate ekitaldia, Iztietako Gurekin Auzo elkartearen egoitzan. Jose Antonio Fernandez Errenteriako Gurutze Gorriko presidenteak hartu du hitza ekitaldian. Xumea izan da eta Lopetegiren hurbilekoak, zein ataria partekatzen duten auzokide batzuk izan ditu lagun aitortza jasotzeko unean. Modu ikusezinean lanean ari diren pertsonen egitekoa agerian jarri eta aitortzeko beharra aldarrikatu du Fernandezek, “elkartasunez bere laguntza behar dutenei eskaintzen dieten milaka bizilagunak ordezkatu ditu gaur hemen Lopetegik, eta anonimoa baina ikaragarria den lan hori agerian jarri nahi du Gurutze Gorriak gaur hemen”.

Atari Solidarioa Gipuzkoako Gurutze Gorriak duela hamahiru urte abian jarritako programa ekarri du gogora Fernandezek: “Gipuzkoako bizilagun komunitateetan auzokideen arteko elkarbizitza egokia, giro ona, eta beharra dutenei laguntzea sustatzen du programa horrek. Horren adibide dugu Fernando (Lopetegi)”. Ez dira boluntarioak, ez dira inongo taldeko boluntarioak, baina kezka dute, ardura, ondoan, behean edo goiko pisuan bizi den auzokidearekin. Haien arazoak entzuten, behar dutenean laguntzen, eta bizitza eramangarriagoa baita alaiagoa ere egiten saiatzen dira. Halako hamarnaka dira, ikusezina da beren lana.

Maider Gonzalez Gipuzkoako Gurutze Gorriaren arduraduna ere izan da gaurko ekitaldian. Gogora ekarri du bizilagunen osasunaren sustapena modu desinteresatuan egiteagatik banatzen duten sariak bigarren ekinaldia duela aurtengoa. Iaz Santi eta Maialenek jaso zuten aitortza hori, “zoriontasuna da ertsonen ongizatearen arrazoi nagusietako bat, eta bi erraldoiek ikaragarri zoriontsu egiten dituzte herriko haurrak”.

Lopetegiren lana aitortuta aurten, Atari Solidarioa programari indarra eman nahi izan dio Gurutze Gorriak, “auzotasun ona, garai batean gure aiton.amonek zuten hura berreskuratzeko bidean eta haur eta gazteei horretarako eredu egokiak eskaintzeko. Familia eredu ezberdinak, lanbide ezberdinak, adinak, naziotasunak… gizartean dagoen aniztasun hori guztia bizilagunen atarian batzen denean eta elkarbizitza egokia bada, osasun iturria izango da aniztasun hori. Fernandok hori egiten du, bere bizilagun komunitatean giro atsegina, zoriontsua sortzeko ekarpena egiten du, eta beharra duten bizilagunei laguntzen saiatzen da; eredu hori zabaldu behar dugu haur eta gazteengan eragina izan dezan”.

Koronabirusari ere egin dio erreferentzia, “gauza txar asko ekarri dizkigu eta ekarriko dizkigu, baina onen at ere utzi digu. Lehen unetik, etxean osasun arrazoiengatik gelditu behar izan zuten bizilagunak laguntzeko sare komunitarioak sortu ziren, erosketa egin, botikak erosi, hondakinak atera… hori entrenamendu zelaia da haur eta gazteentzat, eta ikaragarri garrantzitsua mantentzea”.

Bizilagunak zaintzen dituen atari batek, auzo solidario bat sortzen duela, eta horrek komunitate solidarioa nabarmendu du azkenik Gonzalezek, “herri solidario bat eraikitzeko, azkenik”.

Lopetegik bildutako lagunen txalo eta esker on hitz artean jaso du gaur aitortza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.