Sormenak Pasaia blaituko du urriaren 1etik 4ra
Dantza Festibalaren bigarren edizioak ikuskizun berritzailez josiko du Antxo, eta sentimenduz nahiz dantzaz Donibane. Denera sei emanaldi eskainiko dituzte, datorren aste bukaeran.
Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1ean hasiko da eta aurtengo egitaraua sei emanaldik osatuko dute: bost ikuskizun eta dantzarekin uztartu nahi izan duten dokumental bat.
Ikuskizun guztiak Antxoko Ibaiondo frontoian izango dira, eta dokumentala, aldiz, Donibaneko Juanba Berasategi kultur-gunean. Pasaiako Udalak gogorarazi nahi izan du ekitaldi guztiak doakoak izango direla, baina derrigorrez eskuratu beharko dela, aurretik, sarrera. Sartu hemen sarrera-gonbidapena eskaera egiteko.
Honakoak dira festibalaren xehetasun guztiak:
Urriak 1, osteguna, Antxoko Ibaiondo frontoian, 19:00etan:
- Pool. Ikuskizuna.
Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran.
- Sardiña freskue! Ikuskizuna.
Organik dantza-antzerki taldea.
Urriak 2, ostirala, Donibaneko Juanba Berasategi kultur-gunean, 19:00etan:
- Invisible beauty. Dokumentala eta dantza.
Ai Do Project.
Urriak 3, larunbata, Antxoko Ibaiondo frontoian, 19:00etan:
- Basoa. Ikuskizuna.
Dantzaz.
Urriak 4, igandea, Antxoko Ibaiondo frontoian, 19:00etan:
- Out of the blue. Ikuskizuna.
LaRutan.
- Gelajauziak. Ikuskizuna.
Kukai.