Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal organo jolerik onenarekin omenduko dute Azkue

Aurten ez da kontzerturik egingo Oiartzunen, Cavaille-Coll organoaren mantenu lanak egiten ari direlako. Irunen izango da kontzertua.

thomas ospital
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/09/28

Asteburu honetan egingo da Jose Manuel Azkue zenaren omenezko memoriala, zazpigarren aldiz. Egungo euskal organo jolerik onenetakoa —onena ez bada— gonbidatuko dute Oiartzungo Organozaleen Elkartekoek: Thomas Ospital (Aiherra, Baxe Nafarroa, 1990).

Ez da protagonista bakarra izango. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariek ere beren ekarpena egingo diote Azkue Memorialari. Antolatzaileek adierazi dutenez, entseguetan ikusi dute saio “ausarta eta entzungarria” izango dela.

Aurreko urteetan bezala, bi kontzertu emango dituzte, bata Irunen eta bestea Hondarribian. Oiartzunen ez da saiorik egongo, Cavaille-Coll organoa mantenu lanetan baitago.

Hondarribiko kontzertua alde zaharreko parrokian izango da, larunbatean —hilak 3—, 19:00etan hasita. Irungoa, berriz, hurrengo egunean izango da, ordu berean. Junkal elizan arituko dira Ospital, Lujanbio eta Alberdi.

Berritze prozesua

Oiartzungo parrokiako organoa Cavaille-Coll etxearen lehenengoetakoa da, eta Iberiar penintsulako lehenengoa (1843 inguruan). Azken berrikuspena 1999an egin zuten, eta unean uneko konponketak eta afinazioak egin zaizkio.

Arazoa batzuk sortu zaizkio, organozaleen arabera: “Organoaren zati nagusia mekanikoa duenez gero, makineria oso jorratua dauka. Tutu batzuetan lepra azaldu zaio. Denboraldiari aurre egiteko, bi-hiru afinazio/konponketa egin behar izan zaizkio urtero”.

Gainera, erabilera handitzeagatik, matxura gero eta gehiago izan ditu. Horrela, aurtengo eta iazko kontzertuetan arazoren bat izan zuten organistek.

Gainera, irailaren 6tik 13ra bitartean desmuntatu zuten organoa, elizan egondako arazo bat dela eta. Artesi bat azaldu da parrokian, eta organoa bera ez kaltetzeko desmuntatzea erabaki dute.

“Frantziako Michel Jurine etxeak egin du desmuntatze lana. Zati guziak ongi sailkatu ondoren, koruaren azpiko kaperan gordeak izan dira, berritzearen hurrengo fasea martxan ipini artean”, adierazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.