Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.
Saioak astelehenero egingo dituzte 18:45etik 20:45era Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, Juan Gorostidik gidatuta. Gorostidi Donostiako Tai Chi Chuan eskolaren zuzendaria izan da 30 urtean.
Pasaia Kirol Badia Klubean izena eman daiteke dagoeneko. Bi talde sortuko dira: astelehen eta asteazkenetan bata, eta astearte eta ostegunetan bestea.
Koronabirusak eragindako galerei aurre egiteko aukera berritzaileak eskainiko dituzte hilabete batez. Lehen saioa urriaren 8an izango da, 10:00etan, webinar bidez.
Ordainketarako epea bukatu ondoren, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
Azken hilabeteetan online aritu ostean, Pasaiako liburutegietako solasaldi presentzialei berrekingo zaie urriaren 19an. Saioak hileko hirugarren astelehenean izaten dira.
Errenteria-Oreretan zenbatu dituzte kasu gehienak, zazpi, eta Oiartzunen gora egin du kopuruak nabarmen, egun bakarrean lau kasu hauteman baitituzte.