Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aldura eta Urdaburura euskal presoak etxeratzeko eskatzeko

Sarek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, giza eskubideen, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde, "urrats bakoitza da ezinbesteko".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/29

Urriaren 3an Euskal Herriko 650 mendi tontor igoko dituzte hamarnaka lagunek Izan Bidea iniziatibaren barruan. Errenteria-Oreretari, bi mendi egokitu zaizkio dinamika horren harira, Aldura eta Urdaburu hain zuen ere. Helburua, euskal presoen eskubideen alde egitea, eta horien etxeratzea eskatzea.

Sarek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, giza eskubideen, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde, “urrats bakoitza da ezinbesteko”.

Parte hartzeko izena eman behar da hemen.

Aldurara zein Udaburura igotzeko 08:30ean egin dute hitzordua Herriko Plazan, eta 09:30ean Susperregin. Bukatu ondoren ekitaldia eta hamaiketakoa egingo dute elkarrekin Malbazarren. Izan Bidea dinamikaren kamiseta urdina jantzita eramateko eskatu die parte hartzaileei Sare Herritarrak.

Hitzaldia

Mendi irteeraren aurretik, beste hitzordu bat finkatu du herritarrekin Sarek. Pandemia kartzeletan nola bizitzen ari diren, zein eragina izaten ari den presoengan zein haien senide eta lagunengan aztertuko dute bihar, eta hausnarketarako bidea zabaldu, Sare Herritarrak antolatu duen hitzaldiarekin.

Merkatuzarrek hartuko du hitzaldi hori eta bertan arituko dira, hizlari, Martin Iriberri Martuteneko kapilaua, Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea, eta Libertad Frances Salhaketako kidea. Moderatzaile lanetan, berriz, Arantxa Urbe arituko da.

COVID-19aren osasun larrialdiaren harira abian diren segurtasun eta higiene protokoloak beteko dira hitzaldian, eta antolatzaileek gogorarazi dute, ezinbestekoa dela muxukoa soinean izatea hitzaldian.

19:00etan hasiko da hitzaldia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.