Azken orduetan hamabi COVID-19 kasu Oarsoaldean
Errenteria-Oreretan zenbatu dituzte kasu gehienak, zazpi, eta Oiartzunen gora egin du kopuruak nabarmen, egun bakarrean lau kasu hauteman baitituzte.
Koronabirusagatik hamabi kutsatu gehiago zenbatu dituzte Oarsoaldean. Horietatik zazpi Errenteria-Oreretakoak dira, lau Oiartzungoak eta bat Pasaiakoa. Lezon ez da kutsatu gehiagorik izan.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko egunetako datuak, txosten bidez. Aken orduetan, 99 PCR positibo hauteman dituzte Gipuzkoan. Txostena hemen ikus daiteke.