Berrikuntza aukerak, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresentzat
Koronabirusak eragindako galerei aurre egiteko aukera berritzaileak eskainiko dituzte hilabete batez. Lehen saioa urriaren 8an izango da, 10:00etan, webinar bidez.
COVID-19ak nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan izandako galerei aurre egiten laguntzeko egitasmoa jarri dute martxan Gure Market proiektuaren barne. Lehen saioa urriaren 8an (osteguna) izango da, 10:00etatik 11:00etara, Zoom plataformaren bidez; bilkura horretan parte hartuko dutenei aurretik galdetegi labur bat erantzuteko eskatu zaie.
Proiektuak hilabeteko iraupena izango du (lau saio guztira), eta epe horretan enpresentzat egungo testuinguruan sortzen diren aukerak hautematetik berrasmatzeko eta garaiz jarduteko behar den ekintza planak landuko dira. Hemen klik eginez eman ahal izango dute izena, doan, interesdunek.