Jesusen Bihotza erresidentziako egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19arekin
Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.
COVID-19n positiboa zen Jesusen Bihotza erresidentziako egoiliar bat hil da azken orduetan. Egunero bezala, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren gaineko informazio eguneratua zabaltzen du foru aldundiak, eta arratsaldeko parte horretan eman du heriotzaren berri.
Azken orduetan hil den adinekoarekin, bost dira denera hilabete honen hasiera aldera lehen kasua azaldu zenetik hil diren erresidentzia horretako egoiliarrak.
Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.
COVID-19arekin kutsatutako hamar egoiliar dira une honetan Jesusen Bihotza Gabierrotako erresidentzian.