Taiji Txuan ikastaroak astelehenero Gaztañon
Saioak astelehenero egingo dituzte 18:45etik 20:45era Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, Juan Gorostidik gidatuta. Gorostidi Donostiako Tai Chi Chuan eskolaren zuzendaria izan da 30 urtean.
Ikastaro sorta antolatu du aurten ere Gaztañoko auzo elkarteak, bizilagunen beharrei erantzuteko. Orain arte antolatutakoei berri bat gehitu dio orain: Taiji Txuan ikastaroa. Esku hutsa esan nahi du Tai Txi Txuanek. Txinako borroka-artea da eta bere gorputz mugimenduak kontzientziarekin elkartzen dituela du ezaugarri nagusia. Moteltasuna, malgutasuna, jarraikortasuna, goxotasuna eta armonia sentimendua transmititzen du eta ez duezaugarri fisiko berezirik eskatzen, beraz, edonoren eskura dgo.
Saioak astelehenero egingo dituzte 18:45etik 20:45era Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, Juan Gorostidik gidatuta. Gorostidik hiru hamarkada daramatza Donostiako Tai Chi Chuan eskola zuzentzen.