Urriaren 17an izango den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta bi mozio aurkeztu dira Pasaiako Udalean. Alderdiak ez dira gai izan akordio batera heltzeko.
Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua bihartik aurrera jaso daiteke, Elorsoro kiroldegian. Bizitza osasuntsua egiteko aholkuak ematen dituzte.
Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.
Deskonposizio egoera aurreratuan zegoen gorpua Gipuzkoako itsasertzetik 9,5 miliatara arrantzan ari zen ontzi baten sarean atzeman zuten, hilaren 24ean. Gorpuzkiek aurreko desagerpenen batekin lotura ote duten ikertzen hasi dira.
Diruz lagunduko du Lezoko Udalak aisialdiko zuzendari eta begirale titulua.
Udalbatzak aho batez onartu du datorren urteko udal tasak ez igotzea, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoa aritzeko. Topoko geltokia herriarekin lotzen duen pasealekuaren kontserbazio hitzarmena ere berretsi du udalak.
Egun, COVID-19an positibo diren bost egoiliar daude Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.
'Krask soinua' filma prestatzen ari da Mirokutana ekoiztetxea. Urriaren 8an proiektua finantzatzeko crowfundinga abiatuko du.
Hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezake izena ikastaroan.
Infektatu gehienak Errenteria-Oreretakoak dira. 100.000 biztanleko tasan, ordea, Lezok du batez bestekorik handiena, alde nabarmenarekin beste herriekiko.
Saioak astero egingo dituzte, eta liburu interesgarriak zein ipuin magikoak aurkeztuko dituzte bertan.
Azaroaren 10era arte ordaindu ahal izango da zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei urriaren 29an kobratuko diete.