Aisialdi hezitzaile titulua eskainiko du Oiartzo ikastolak
Hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezake izena ikastaroan.
Haur eta gazteen asialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Oiartzo Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bidez. Hamasei urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena titulua eskuratzeko ikastaro horretan, eta trukean, Lanbidek homologatutako titulua eskuratuko dute. Azken horrekin, aisialdi taldeetan, udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan, jangelan hezitzaile jarduteko aukera eskaintzen du.
Oiartzo Ikastolan bertan izango da ikastaroa urriaren 16an hasita, eta urtebeteko iraupena izango du batxilergoko bigarren maila egiteko adina dutenentzako eta helduentzako; bi urtean egiteko aukera ere eskaini dute, lehenengo batxilergoko adina dutenentzako litzateke aukera hori. Bigarren kasu horretan, urtarrilean hasiko da ikastaroa. aukera batean zein bestean, atal teorikoa eta praktikoa izango ditu ikastaroak, eta ostiral arratsaldetan egingo dituzte saioak 15:30etik 20:30era.
Izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 9an amaituko da. Webgunearen bidez egin behar da izena ematea, eta ordainketa, matrikula egiteko unean egin behar da. Ikastolako bazkide direnek 430 euro ordaindu behar dituzte, eta ez direnek, berriz, 475 euro.