Haurren irakurketa klubean lekua dago oraindik
Saioak astero egingo dituzte, eta liburu interesgarriak zein ipuin magikoak aurkeztuko dituzte bertan.
Udal Liburutegiak antolatutako haurren irakurketa klubean lekua dagoela oraindik jakinarazi dute arduradunek. Haurrengan irakurzaletasuna sustatzea du helburu jarduerak. Saioak astero egingo dituzte, eta liburu interesgarriak zein ipuin magikoak aurkeztuko dituzte bertan. 3-5 urte artekoen taldea urriaren 6an hasiko da, eta 6-8 urte artekoa, berriz, urriaren 26an. Saioak 17:15ean izango dira.
Izena mena nahi dutenek, haur liburutegira edo helduen liburutegira jo dezakete, 943 449 635 telefono zenbakira deitu, 647 673 451 whatsaapera idatzi edota posta elektronikora mezua bidali.