Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iparragirre eta Lete solasean jarriko ditu EMKE Bandak

Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.

Mitxelena, Lopez de Etxezarreta eta Aierdi.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/30

COVID-19ak markatutako ezohiko garaian berrasmatu eta aukera berrien topaketan murgildu da kultura. Horren adibide da EMKE Musika Banda. Egoerara moldatu baino, egoera gora behera bizirik eta proiektu berriak kozinatzen segitzen du musika bandak. Horren erakusle, urria eta abendua bitartean antolatu duten emanaldi sorta da, zazpi kontzertu guztira, eta horietako bakoitza bere berezitasunarekin. Ez dute lan erraza izan, alain Aierdi zuzendariak azaldu duen moduan, urte osoko emanaldiak, lau hilabetean egingo dituztelako, bina erronka beteko dute, musika gosea aseta herritarrei, eta kulturari hauspoa emanda.

Urriaren 4an, igandearekin egin dute lehen hitzordu musikala herritarrekin. Ez da nolanahiko eskaintza, gainera Iparragirre poeta eta abeslariaren jaiotzaren 200. urteurrena eta Xabier Lete poeta eta abeslaria oiartzuarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko den honetan, bi poeta handiak solasaldian murgilduko ditu musika bandak. Emanaldi zinez berezia izango da, Aitor Albistur eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariak eta Mikel Markez abeslaria arituko dira bandako musikariekin batera. Aitor Mitxelenak zuzenduko du banda. Hasierako asmoa moldatu eta eraldatu behar izan dutela esan du Josu Mitxelena bandako presidenteak, “formatu askoz zabalagoan egin nahi genuen eszenografia zainduarekin, bi artista handioi egindako omenaldian, baina pandemiak hura atzeratzera behartu gintuen. proposamen berri baten bildu ditugu biak”.

Aitor Mitxelenak berak egokitu ditu musika bandarako Iparragirreren partiturak.

Trapu zaharrak, Zibilak esan naute eta Xalbadorren heriotzean kantuak entzuteko aukera izango da besteak beste, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokiak 12:00etan hartuko duen emanaldian.

Bertaratzeko gonbidapena behar da. Kontzertua doakoa bada ere, COVID-19arekin hori da aforoak neurtzeko duten modurik egokiena eta gonbidapen horiek bihar bertan hasiko dira banatzen Niessen Kulturguneko leihatilan.

Emanaldi gehiago

Hilabete honen 20an hasi zuen musika bandak denboraldiaren bigarren zatia, COVID-19ak markatuta. Denboraldi zeharo ezberdina, eta ahalegin handia egitera derrigortu dituela pandemiak aitortu du Josu Mitxelenak gaur Alain Aierdirekin eta Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziarekin egin duen agerraldian, “saiakera berezia eta handia egin dugu barne funtzionamendua egokitzeko, entseguak eta kontzertuak kokatzeko eta formatuak eta proposamenak bizi dugun errealitate berrira egokitzeko”.

Denboraldi ezberdina izango den zalantzarik ez dute, “baina inflexio puntua ere izango da gure ibilbide luzean. Erronka handia da proposamen eszeniko berriak egokitzeko eta aztertzeko prozesuan sakontzeko”.

Aurtengoa urteurren askoko urtea dela nabarmendu du Mitxelenak kanpora zein barrura begira, tartean Errenteria hiribildu eratu zeneko 700. urteurrena, eta azken horri begira ere jarriko dira emanaldi berezi batekin. Santa Zezilia eguneko emanaldiarekin egingo dute emanaldi berezi hori Fatima Andra Mariaren elizan azaroaren 20an 20:30ean. “David Rivas konpositoreak Herri taupada lan berezia konposatu du errenteriarrentzat. Ia 20 minutuko obra da eta Errenteriaren 700 urteak biltzen ditu. Musika berezia, neurrira sortuta, Errenteriari begira”.

Horren aurretik baina emanaldi gehiago ditu bandak: Urriaren 11n  Beethovenen 250 urteurrenaren harira Suggar Ensenblek emanaldia eskainiko du Niessen auditorioan 19:00etan. Urriaren 18an izango da hurrengo hitzordua, koldo Mitxelenako ikastetxeko jolastoki estalian 12:30ean hasita, Musikasterako prestatu duen emanaldia eskainiko du EMKEk.so kontzertu interesgarria izango dela azaldu du Aierdik, “hiru konpositoreren lan batzuk berreskuratu ditugulako: Torremuzquiz, Rodrigo de Santiago eta Gonzalez Bastidarenak, hain zuzen ere”.

Abenduan beste bi kontzertu eskainiko ditu EMKEk: 20an Fatima Andra Mariaren elizan Gabonetako kontzertua egingo du Hirustarekin batera 19:00etan hasita. Eguna zehazteko badago ere, Ennio Morriconeren omenez egingo du beste emanaldia eta zinema eta soinu banden uztarketa ederra eskainiko dute. Esan moduan data zehazteko dago oraindik.

Kontzertuetara joatera animatu ditu Herritarrak Lopez de Etxezarretak, eta hausnarketarako tartea ere hartu du. “Bereziki urte potentea zetorkigun efemeride askorekin, batzuk banda zuzenean ukitzen zutenak, beste batzuk musikaren unibertsaltasun horretan garrantzitsuak direnak guretzat, eta 700. urteurrena osotasunean. COVID-19aren osasun larrialdia gora behera, nabarmendu behar da ezer ez dela gelditu, denak jarraitu du eta etengabeko moldagarritasun edo malgutasun horretan ahal den ondoen ari zarete eragileak, baita musika banda ere”. Horren harira, zoriondu egin du EMKE, “bilatu duzue aurrera egiteko modua. Bizitzak aurrera egin behar du eta egokitzeko gaitasuna erakutsi duzue. Bandak bere jardunean erakutsi du bizirik gaudela eta egoerara moldatzea dugula, eta hori eskertzekoa da”.

Igandean, beraz, kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango dute eskura errenteriarrek. Doakoa da. Baldintza bakarra, gonbidapenak jasotzea Niessengo leihatilan; bihar hasiko dira banatzen.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.