Jesusen Bihotzako bost egoiliarrek jaso dute alta epidemiologikoa azken orduetan
Egun, COVID-19an positibo diren bost egoiliar daude Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/09/captura-de-pantalla-2020-09-10-a-las-09-44-01.png)
Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian COVID-19an positibo izan diren bost egoiliarrek jaso dute alta epidemiologikoa azken orduetan Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurko partean jakinarazi duenez. Horrenbestez, eta informazio horren arabera, egun COVID-19arekin kutsatutako bost egoiliar daude egoitza horretan.