Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ongizate sistema publikoa aldarrikatu dute adinekoen egunaren bezperatan

Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna, berezia izango da aurten. COVID-19ak baldintzatuta iritsi da, eta pentsiodun eta jubilatuen aldarrikapenak zentzu are handiagoa hartu dutela, premia larriagoa dela ari da agerian uzten.

duintasuna Jubilatu eta pentsionistak hilero-hilero mobilizatzen dira Duintasunak deituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/30

Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna, berezia izango da aurten. COVID-19ak baldintzatuta iritsi da, eta pentsiodun eta jubilatuen aldarrikapenak zentzu are handiagoa hartu dutela, premia larriagoa dela ari da agerian uzten. Horren harira, Gipuzkoako adinekoen eta Pentsiodunen Elkarteen Plataformak GAPEP, adierazpena egin du publiko, eta bat egin du azken horrekin Duintasuna elkarteak.

COVID-19a heldu zenetik, ongizate sistema indartsu bat izatearen garrantzia agerian gelditu dela diote, “izan ere, osasunik gabe, egoitza onik gabe,  mendekotasuna artatzeko zerbitzu egokirik gabe, eta babesik gabe gaude adineko pertsonak, ikusi den bezala. Pandemiak ongizate erakunde publikoen garrantzia nabarmendu du, enpresa pribatuak ez baitira ordezkatzeko gai”. Balorazio horrek, gainera,  pentsio publikoen garrantzia aitortzera ere eraman dituela nabarmendu dute adineko eta pentsiodunek.

Ehunka eta ehunka dira plataforma horren esanetan pobrezia betean bizi diren adinekoak: hilabete amaierara heltzeko arazoak, alokairua, argia, gasa eta bestelakoak ordaindu ezin dituzten adineko eta pentsiodun ugari dago. Horri aurre egin eta zahartzaro duina bermatzeko pentsioen sistema publikoa blindatzea eskatu dute eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzea. Pentsio publikoak blindatzea ez da egin duten eskaera bakarra, osasun publikoa bermatzea da beste eskaeretako bat, eta horretarako, beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialak ziurtatzea eskatu diete erakundeei, osasun arreta publikoa bermatzeko.

Etxean zein egoitzetan  zainketa zerbitzu publikoa ere aldarrikatu dute; hori ere, ezinbesteko baldintzen zerrenda barruan sortu dute zahartzaro duina bermatuko bazaie: “Publikoa eta komuna den guztiaren defentsa egiten dugu”. Pertsona zentroan jarri beharra nabarmendu dute, bestalde, “horrek zaintza eredua aldatzea ekarriko duelako, eta horretarako, egoitzei giza baliabide eta baliabide material handiagoak eman behar zaizkie pertsonen segurtasuna eta duintasuna bermatzeko”.

Beste eskaera bat: berdintasun politikak ezartzea adineko pertsonen kolektiboan ere. Eta horri beste ezinbesteko eskakizun sorta erantsi diote adinekoen osasuna eta bizitza zaintzeko: “Desagerraraztea diskriminazioa eta tratu txar fisikoa, emozionala eta arduragabekeria zainketan, baita  desio ez den bakardadea ere”.

Elkartasuna adierazi die azkenik plataformak adineko pertsona ahulenei, “eskatzen dugu gure giza eskubideak errespetatzea, bizitza duina bermatzea bizitza amaierara arte. adinekook gizarteari egiten diogun ekarpenari aitortza egin nahi diogu, eta adierazi nahi dugu egiten ari garen borrokak zentzu handia duela gure osasunerako eta bizitzarako”.

Horren harira, eta udako etenaldiaren ostean, astelehenean berriro ere kalera aterako direla azaldu du Duintasunak, pentsiodun eta jubilatuen eskubideen alde, bizitza duinaren alde eta pentsio publikoen alde. Hitzordua, 11:00etan Herriko Plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.