Pasaiako udal tasak ez dira igoko 2021ean
Udalbatzak aho batez onartu du datorren urteko udal tasak ez igotzea, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoa aritzeko. Topoko geltokia herriarekin lotzen duen pasealekuaren kontserbazio hitzarmena ere berretsi du udalak.
Pasaiako Udaltabatzak atzo (hilak 29) egindako bilkuran bi erabaki nagusi berretsi ziren, aho batez: Koronabirusak eragindako krisi ekonomikoa arintzeko xedez 2021eko udal tasak ez igotzea batetik, eta topoko geltokia udalerriarekin lotzen duen oinezko eta txirrindularientzako pasarelaren kontserbazio eta mantentzerako hitzarmena, bestetik.
Datorren urteko udal tasak izozteak esan nahi du pasaitarrek udal zerbitzuengatik ordaintzen dituzten prezioak ez direla igoko, haien artean kiroldegietarako sarbidea, zabor bilketa eta saneamendua, besteak beste. Neurri honek COVID-19ak herritarrengan eragindako kalte ekonomikoak ahal beste murrizteko helburua dauka, bizilagunek dagoeneko duten presio fiskala ez handitzearren. Podemosek bereziki eskerrak nahi eman izan ditu hitzarmen hau herritarren beharrak erdigunean jarriz sinatu ahal izan delako.
Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Portu Agintaritzaren eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu da, topoko geltokiaren eta udalerriaren arteko oinezkoentzako eta txirrindularientzako loturaren kontserbazio eta mantentzerako. Gauzak horrela, alde bakoitzak bere aurrekontuaren kontura finantzatuko ditu haien titulartasuneko gune eta azpiegituretan sortzen diren ezohiko mantentze- eta kontserbazio-gastuak. Kostu arruntak (argiteria, lorezaintza, garbiketa…), berriz, aldundiak hartuko ditu bere gain. Alkateak adierazi du hitzarmenak “bide berri bat irekitzen duela, Pasaiako Portuarekin elkarlanean aritzeko eta akordioak lortzeko”.