Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaUdala

Pobrezia ez dute berdin ulertzen Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek

Urriaren 17an izango den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta bi mozio aurkeztu dira Pasaiako Udalean. Alderdiak ez dira gai izan akordio batera heltzeko.

Pasaiako udalbatza, atzo izan zen ohiko bilkuran, ez zen gai adostasun batera heltzeko.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/09/30

Atzo egin zen ohiko udalbatzarrean hainbat neurri onartu ziren aho batez, haien artean 2021. urteko tasak izoztea, baina egon zen alde guztien arteko adostasuna lortzea ezinezkoa izan zen gai bat, urriaren 17an izango den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunarekin lotutakoa, zehazki. Data hori dela eta EH Bildu taldeak mozio bat aurkeztu zuen, eta EAJk eta PSOE-EEk elkarlanean beste bat; bi taldeek elkarren proposamenei ezezko botoa eman zioten, Podemos, aldiz, bien alde agertu zen.

EH Bilduko zinegotzi den Iraitz Pazosek euren proposamena aurkeztu zuen, COVID-19aren eraginez hainbat herritarren bizi baldintzek txarrera egin dutela nabarmenduz eta horren isla diren datuak aurkeztuz. Pazosek argi utzi nahi izan zuen EH Bilduk pobrezia arazo publiko gisa ulertzen duela, “askotan sinetsarazi nahi digutelako pobrezia arazo pribatua dela, edo norberarena”, eta arazo publikoa den heinean, erantzun politikoa eta beraz, adostutakoa, eman behar zaiola uste dute. Udalari urgentziazko hainbat konpromiso har ditzala eskatu zion zinegotziak, egoera larrian dauden pertsonei lagun diezaien.

EAJko Nahikari Oterminek eta PSE-EEko Itziar Barraganek aurkeztu zuten, ondoren, bi taldeen mozio alternatiboa, milioika pertsonek bizi duten muturreko pobrezia eskandalu morala dela gailenduz: “Eta, gainera, gure gizartearentzako ere hau ez dela arrotza”. Euren mozioak hiru ildo nagusi ditu: Pobrezia errotik kentzeko konpromisoa, politika publikoak indartzea eta gizarte zerbitzuak nahiz arreta babesa sustatzea.

Ahal Dugu taldeko Julen Rodriguez talde guztien arteko akordio bat lortzeko ezintasunaz penatu zen: “Guk bi mozioei baiezkoa emango diegu, horrelako gai bati buruz ari garenean ezin garelako kontra egon, baina kritika bat egin nahiko nieke alderdi guztiei, gurea barne, mozio komun bat gauzatu ez izanagatik; hau bezalako gai serioetan akordioetara heltzeko gai izan behar dugu”. Gainontzeko alderdiek eurena babestu zuten, besteen proposamenarekin guztiz ados ez egonagatik kontrako botoa emanez.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.