2020/9

Udalari irtenbideak eskatzeko kontzentrazio berria, gaur, Zumardian

Pasa den astean izan zen bilkuran herriak emandako erantzuna ikusita, elkarretaratze berria deitu du gaur Antxoko Auzo Elkarteak, 20:00etan, plaza berean.

Oiartzun ibaiko faunaren kontra tiroka ari direla salatu du Eguzkik

Oiartzun ibaiertzean bizi diren Iztietako hainbat bizilagunen bidez jaso du informazioa taldeak, baita erasoa egiaztatzen duten bideo eta argazkiak ere.

Hibaikak lortu du Kontxarako txartela

Zazpi txartel zeuden jokoan, eta horietatik azkena lortu dute errenteriarrek eta hilaren 6an eta 13an Kontxako Bandera eskuratzeko lehian arituko dira.

Sanjuandarrak, Kontxara

San Juan Koxtape A.E.-ko emakumeak seigarren izan dira Kontxako Banderako sailkatze estropadan. Oarso Bidasoako hiru traineruek lortu dute igandeko jardunaldirako pasea.

Koronabirusa. COVID-19. Datu ofizialak.

COVID-19 kasuak berriro gora Oarsoaldean

Horietatik gehienak, Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, zazpi.

xabier lete kulturabirusa

Xabier Leteren bertso eta kanta zaharren kontzertuarekin itxiko dute Kulturabirusa

Ane Badiolak, Joxe Leon Kazabonek eta Irati Odriozolak kontzertua emango dute hilaren 12an, Gurutzen. Sarrerak Urrats paperdendan jaso beharko dira.

elizalde gune berdea

Elizalde Herri Eskolan gune berde bat sortzen ari dira

Ikastetxeko guraso elkartearen eskaerari erantzun dio Oiartzungo Udalak. Iturri bat jartzeko lanetan ari dira udaletxeko langile brigadakoak.

Hondarribia, Hibaika eta San Juan, Kontxarako zazpi plazetako baten bila gaur

Gaur da emakumeen Kontxarako sailkapen estropada, 17:30ean. Oarso Bidasoko ordezkariak Hondarribia, Hibaika eta San Juan dira.

Estropadez etxetik gozatzera deitu du udalak

Errenteriako Udalak mezu argia helarazi die herritarrei, eta bereziki Hibaikaren zaleei, "ez joan Donostiara gure traineruak animatzera. Ez bertaratzea ez da oztopo estropadez gozatzeko, eta Hibaikako bi traineruak animatzeko".

Pasaiako arraun elkarteentzako diru laguntzak, abian

Pasaiako udalerrian arrauna sustatzeko diru laguntzak jarri ditu martxan udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da urriaren 1a arte.

Gaueko bisitak luzatu ditu Jantziaren Zentroak

Jantziaren Zentroak udan eskainitako gaueko bisitak luzatzea erabaki du jendearen eskaera eta interesei erantzuteko.

fermiñene hezetasuna

Fermiñene eta Arizmendi-Eneko hezetasun arazoak konpondu dituzte

Oiartzungo bi eraikin erreferentzial horietan lanak egin dituzte uda honetan zehar. Obra horiekin hezetasun arazoak konponduko lituzkete.

katin txiki

Katin Txiki elkarteak zuzenketa baten berri eman du

Aurtengo urtekarian argitaratutako artikulu batean agertutako izen bat oker jarri zuen elkarteak. Izen egokiaren berri eman dute.

COVID-19agatik beste hamalau kutsatu Oarsoaldean

Horietatik zortzi kasu Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, hiru Oiartzunen, bi Pasaian eta bakarra Lezon, Osasun Sailak emandako datuen arabera.

"Zeorri!" aldizkariaren doako harpidetza

Piztu Lezo dinamikako kideek lezoarrak doako harpidetza egitera gonbidatu ditu.

Kilometro Lezon eragina izango du koronabirusak

Murixka Dantza Taldeak biharko iragarrita zuen emanaldia bertan behera gelditu da. Larunbateko musika eskolako rock taldeen kontzertua bere horretan mantentzen da.

Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute

Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute. Oroitzene AEKn da bilkura. Irekia da, nahi duenak parte har dezake.

hondakinak kuarentena

Koarentenan dauden herritarren hondakinen bilketa martxan dagoela gogorarazi dute

Beste inoren osasuna arriskuan ez jartzeko, haiek sortzen duten hondakinak modu berezian jasotzen dituzte. Udaltzainei deitu behar zaie.

Gehiago