Abaraxkako komunitatea larunbatean elkartzen hasiko da berriro

Abaraxka Ibiltariaren lehen saioa egingo dute etzi, ludoteka inguruan. Ludotekako astegunetako zerbitzua urrian zehar izango da.

Urriarekin batera hasiko da Abaraxka ludotekaren martxa. Etzi —larunbata, hilak 3— Abaraxka Ibiltariaren lehenengo saioa egingo dute. Ludoteka kanpoan dauden zuhaitza hostoz janztea da helburua; haur eta gurasoen proposamen eta sentimenduak jasoko dituzte. 16:30ean geratu dira, eta bertan izango dira 19:00ak arte. Bertan parte hartzeko ludotekako bazkide izan behar da.

Gaurtik aurrera, berriz, herriko haurrentzako eskaintza birtuala eskainiko dute ludotekaren blogean.

LHkoak, helburu

2020/2021 ikasturtean udal ludotekaren lehentasuna LHko ikasleentzako aisia zerbitzua ematea izango da. Horregatik, astelehenetako Familia Eremua bertan behera geratuko dela jakinarazi dute.

COVID-19ak funtzionamenduan eragina izango du. LHko ikasleak hartuko ditu aste osoan Abaraxka ludotekak, ziklo bakoitzak egun batean (edo bitan) izango baitu ludoteka erabiltzeko aukera.

Funtzionamenduaren xehetasun gehiago izena emateko epea irekitzen dutenean emango dutela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.