Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Lagun artean beste modu batera hizketan

Oiartzunen hirugarren aldiz antolatu dute hika ikastaroa. Hikaz aritu nahi duen edonorentzako dago irekita. Herriko hizkera indartu nahi dute hirugarren saioan.

hika ikastaroa oiartzun Bigarren ikastaroko taldea [Arg: Oiartzungo Udala].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/10/02

Hitanoa atzera egiten ari da. Hizkera informalena da, eta urtetan prestigioa galdu du. Horri galga jarri nahian, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hirugarren aldiz antolatu du hitano ikastaroa. Oiartzungo Udalak eta herriko Euskaraldiaren taldeak lagundu dute ikastaroa antolatzen.

«Argi utzi nahi genuke», azaldu dute Ttur-tturreko kideek, «ikastaroa edonorentzat irekia dagoela; hau da, hika lehenengoz entzun nahi duenarentzat, pixka bat jakin badakien arren erabiltzera ausartzen ez den horrentzat, ohitura galdua duenarentzat, dakien hori hobetu nahi duenarentzat edota hikaz bizi daitekeela erakutsi nahi duenarentzat».

Orain arte bi ikastaro egin dituzte. Lehenengoa 2019ko urtarrilean egin zuten, eta helduei begirakoa izan zen. Bigarrena, berriz, urte beraren azkeneko asteetan. Gazteak izan ziren jomuga. Xabier Izagirre azkoitiarrak gidatu zituen saio haiek, eta berdin egingo du urriaren 14an hasiko denarekin. «Lehenengo ikasturtean dozena bat laguneko taldea egin zuten. Hor batez ere helduak egon ziren, gaztetxoren bat egon zen arren», gogorarazi du dinamizatzaileak.

Talde horretan hainbat profiletako euskaldunak zeuden: «Jende heldua zenez, ezagutza hobea zuten —batzuek dezentekoa—. Zalantza morfosintaktiko batzuk argitu nahi zituzten, edo azkenaldiko joera batzuk zuzentze aldera agertu ziren». Sei saio egin zituzten, eta dozena bat lagun hurbildu ziren hitanoa hobetzera.

Bigarren taldeari dagokionez, batezbesteko adina 16-17 urtekoa zen, nahiz eta pixka bat zaharxeagoak zeuden gazteak bazeuden. «Ezusteko handia izan zen gaztetxoak ikustea. Sinetsi ere ez nuen egiten. 16-17 urteko gaztetxoak ziren gehienak, zaharrenak 22 bat urte izango zituen. Lehendik ikastolatik elkar ezagutzen zuten, eta arduratsu jokatu zuten. Igande arratsaldero azaltzen ziren. Oso pozgarria izan zen alde horretatik», esan du Izagirrek.

Hirugarren ikastaroan COVID-19aren kontrako prebentzio neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da —Fermiñenekoa baino handiagoa da—. Sei saioko ikastaroa izango da, bakoitza ordu eta erdikoa. 18:30ean hasiko dira klaseak, asteazken eta ostegunetan. «Talde bat asteazkenetan eta bestea ostegunetan arituko da, aforo kontuak direla-eta bi talde egin beharko baititugu», jakinarazi du Ttur-tturrek. Lehen saioa hilaren 14an/15ean izango da.

hika ikastaroa oiartzun

Lehenengo taldean helduak izan ziren nagusi [Arg: Oiartzungo Udala].

Oraingoan herriko aldaerari eman nahi diote garrantzia. Horregatik, Pili Lizaso eta Mattin Kazabon oiartzuarrek Izagirre lagunduko dute. «Hika zerbait informala den heinean, estandarraren zentzua galtzen duela uste dugu. Guk bultzatu nahi dugun hika herrikoa da, herriko hizkera sustatuko duena», adierazi du euskaltzaleen bilguneak.

Hainbat arrazoik bultzatu ditu ikastaroa berriro antolatzera. Alde batetik, hikaren atzerakada eta transmisioaren etena. Bestetik, hainbat herritarrek erakutsi duten jakin-mina hizkera horretan gehiago sakondu eta egiten diren akatsak zuzentzeko. Horien adibideetako bat da hiperhitanoa, menpeko esaldietan hikazko aditzak sartzen dituztelako batez ere gazteenek. Beste arrazoietako bat da nokaren atzerakadak kezkatzen dituela.

Aurreko belaunaldietan gaizki ikusia zen forma hori, eta toka nagusitu da. Gazteen artean gehiago erabiltzen da, eta neska zein mutilei zuzentzeko erabiltzen da. Izagirrek hori ikusi du aurreko bi ikastaroetan: «Nahiz eta talde bakoitzean mutil bakarra zegoen, nesken gehiengoa toka aritzen zen. Gero baziren ezertxo ere ez zekitenak… Hori guztia orekatzea zaila izaten da, baina tira, aurrera egin dugu. Denek euskaraz jakiteak abiapuntua errazten du, eta gero falta diren hikako aditz laguntzaile trinko horiek ikastea errazago izaten da».

Noka formaren galtzea emakumeak bizitzen duen egoerarekin lotu du Izagirrek. Azaldu duenez, bere gurasoen garaian ezagutu zuen baserrian. «Aita feriara joaten zen —baita lagun artera—, eta ama etxean geratzen zen. Aita zen sozializatzen zena, eta emakumeak oso gutxitan elkartzen ziren. Eta elkartzen ziren gutxietan, zuka aritzen omen ziren, oso ohikoa ez zirelako. Konfiantzazko giroan bakarrik aritzen omen ziren noka, txikitatik ezagutzen zituztenekin».

Euskaraldian, hikaldia
Duela bi urte bezala, aurten ere ahobizi eta belarriprestak egongo dira. Aurten, baina, balio erantsi bat ezarriko diote: txaparen ondoan eranskailu bat jarriko dute, hika hitz egiteko gai dela erakusteko. Hori bai, hikaren arau eta erabileraren mugak norberak jarriko ditu.

Izena emateko modua

  • E-posta. Ttur-tturren helbidera idatzi, izen-abizenekin.
  • Telefonoz. 943 26 01 82.
  • Aurrez aurre. Fermiñeneko lehen solairuan, 08:30etik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.