Iñaki Bilbao euskal presoaren «egoera larria» salatuko dute herriko plazan
Astelehenean (hilak 5) elkartuko dira,19:00etan. 23 daramatza jada gose eta komunikazio greban Bilbaok.
Datorren astelehenean (hilak 5) Iñaki Bilbao euskal presoaren alde elkarretaratzeko deia egin berri du Errenteria-Oreretako herritar talde batek, «euskal preso politikoak bizi duen egoera larria salatzeko». 19:00etan bilduko dira herriko plazan, Txikito gose eta komunikazio greban. Euskal preso politikoekin lelopean. Banderolak eramateko deia egin du herritar taldeak.
Bilbaok 23 egun daramatza jada gose eta komunikazio greban. Atzo bertan alta eman zioten ospitalean, bertan ingresatu behar izan baitzuten ostegunean. «Gorputzak aguantatu arte» grebarekin jarraitzeko asmoa du euskal presoak.