Astelehenean hasiko da 'Kirolez Blai' saioaren 12. denboraldia
Oiartzun Irratiaren 'Arguyuan' magazinaren barruan emitituko dute herriko kirol egoerari errepasoa ematen dion saioa, Joxemi Lopezek gidatuta.
Datorren astelehenean, hilak 5, klasiko bat bueltatuko da Oiartzun Irratiaren uhinetara: Kirolez blai saioa. Herriko kirolaren egoerari errepasoa emango dio Joxemi Lopezek.
Hamabigarren denboraldia izango da, eta Lopezek Oiartzun Irratiko esatarien (Irati Odriozola eta Alazne Etxeberria) laguntza izango du.
Zuzeneko emisioa 11:15ean izango da, Arguyuan magazinaren barruan. Errepikapenak 13:15ean eta 20:30ean izango direla jakinarazi dute.