Abaraxkako izen ematea online egin beharko da
Hilaren 19an hasiko da udal ludotekaren 2020/2021 ikasturtea. Ikasketa zikloka antolatuko dituzte burbuilak, gehienez hamahiru haurreko taldetan.
Abaraxka udal ludotekak hilaren 19an hasiko du 2020/2021 ikasturtea. Izena emateko epea martxan dago, eta hilaren 12ra arte egin ahal izango da —datorren astelehena—. Izen emate hori online egin beharko da.
Abaraxkak Oiartzunen erroldatutako edo ikasten duten haurrei eskaintza emango die, aste osoan zehar. Ordutegia 16:30etik 19:00etara izango da, eta dohainik izango da.
Taldeen berrantolaketa
COVID-19a dela eta, hainbat neurri hartuko ditu Abaraxkak. Horrela, talde iraunkorrak osatuko dituzte, burbuilak osatzeko. LH 1-2 mailetako ikasleak hartuko ditu ludotekak astelehen eta asteazkenetan; LH 3-4koak astearte eta ostegunetan; eta LH 5-6 mailetakoak, ostiraletan. Haur bakoitzak berari dagokion egun eta ordutegian joan beharko du.
Edukiera murriztea izan da pandemiak eragin duen aldaketetako bat. Horregatik, hamahiru haurreko taldeak osatuko dituzte. Jakinarazi dutenez, izen-ematea handiagoa bada, itxaron zerrenda sortuko da eta bajak badaude, ludoteka zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten haur horiek.
Hilaren 16ra arte aisialdi eskaintza digitala emango du Abaraxka ludotekak, bere blogean.